martes, 15 de julio de 2014

Elkarbizitzak 2014

Duela egun batzuk bukatu genituela gure udalekuak...eta primeran pasa genuen!!
Esperientzia oso ona izan zen eta uste dut denok primeran pasa genuela.
Gainera aurte jende gehiago animatu zen eta egonaldia egun bat luzatu genuen. Beraz....ekintza gehiago egiteko aukera izan genuen. 

Hona hemen aurtengo udalekuak laburtzen duten bi bideo!!

Asko disfrutatu eta datorren ikasturtean berriz elkar ikustea espero dugu!!!




jueves, 3 de julio de 2014

Motxilak prestatzen

Udalekuak baino lehen zuen guraso guztiekin bildu ginen udalekuak aurkezteko asmoz. 
Bertan azaldu genien zer egingo dugun, nortzuk iznago diren begiraleak, motxiletan zer prestatu behar den...

Hemen uzten dugu link-a etxean berriz ikusi nahi baduzue.


Dena ondo-ondo prestatu udalekuetaz ondo disfrutatu ahal izateko!!!

Laster elkarrekin egongo gara!!!! Irrikatan gaude!!!






miércoles, 10 de julio de 2013

Elkarbizitzak 2013

Gure lehenengo urtean 14 bat ikasle apuntatu ziren gure udalekuetara. Eta esperientzia ezin hobea izan zen. Dena oso familiartekoa izan zen eta ekintza pilo bat egin genituen. Piraguismoa, sukaldaritza tailerra, mendian gaua pasa, gymkanak eskolak, kirolak, jolasak, barreak...

Hemen dugu bideotxo bat gogoratzeko zein ondo pasatu genuen.